Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 18:1-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Lurralde osoa menderatua zutelarik, israeldarren elkarte osoa Xilon bildu zen eta elkarketa-etxola jaso zuten bertan.

2. Artean, israeldar zazpi leinu gelditzen ziren beren ondare-zatia hartzeko.

3. Josuek esan zien israeldarrei: «Zeren zain zaudete Jaunak, zeuen arbasoen Jainkoak, eman dizuen lurraldeaz jabetzera joateko?

4. Aukeratu leinu bakoitzeko hiru gizon eta lurraldea inguratzera bidaliko ditut, ondare-banaketarako lurraldearen planoa egin dezaten. Ondoren, niregana itzuliko dira.

5. Zazpi zatitan banatuko dute lurraldea, Judaren leinuak bere lurraldean, hegoaldean, jarraituko duelarik, eta Joseren ondorengoek berenean, iparraldean.

6. Egin lurraldearen planoa, zazpi zatitan banatuz, eta ekarri niri. Nik hemen, Jaunaren, gure Jainkoaren, aurrean, zotz egingo dut.

7. Lebitarrek ez dute lurralde-zatirik izango besteok bezala, beraien ondarea Jaunaren apaiz izatea baita. Gaden eta Rubenen leinuek eta Manasesen leinu erdiak, berriz, hartua dute beren ondarea Jordanez beste aldera, ekialdera, Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, emanik».

Irakurri kapitulu osoa Josue 18