Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 18:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Lurralde osoa menderatua zutelarik, israeldarren elkarte osoa Xilon bildu zen eta elkarketa-etxola jaso zuten bertan.

2. Artean, israeldar zazpi leinu gelditzen ziren beren ondare-zatia hartzeko.

3. Josuek esan zien israeldarrei: «Zeren zain zaudete Jaunak, zeuen arbasoen Jainkoak, eman dizuen lurraldeaz jabetzera joateko?

4. Aukeratu leinu bakoitzeko hiru gizon eta lurraldea inguratzera bidaliko ditut, ondare-banaketarako lurraldearen planoa egin dezaten. Ondoren, niregana itzuliko dira.

Irakurri kapitulu osoa Josue 18