Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:3-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. eta, Akrabim maldaren hegoaldetik jarraituz eta Tzin basamortua igaroz, Kadex-Barnearen hegoaldetik igotzen zen. Gero, Hetzrondik igaroz, Adar aldera igo eta Karkaa inguratzen zuen.

4. Handik, Atzmondik igaroz, Egiptoko errekara heltzen zen eta Mediterraneo itsasoan amaitzen. Hau zen Judaren leinuaren hegoaldeko muga.

5. Ekialdeko muga Itsaso Hila zen, Jordan ibaia itsasoratzen den tokiraino. Hango itsas adarrean hasten zen iparraldeko muga;

6. Bet-Hogla aldetik igotzen zen eta, Bet-Arabaren iparraldetik igaroz, Rubenen seme Bohan-en Harkaitzeraino zihoan.

7. Muga, gero, Akor ibarrean zehar, Debir-era heltzen zen eta handik iparraldera jotzen zuen, Adumimerako aldapa parean dagoen Gilgalera, errekaren hegoaldean. Gero, En-Xemex errekastotik igaroz, En-Rogel iturburura heltzen zen.

8. Hemendik, Ben-Hinom haranean gora, jebustarren hiria —hau da, Jerusalem— zegoen mendi-hegiaren hegoaldetik igaro eta Hinom haranaren mendebaldean dagoen mendi-gailurreraino heltzen zen, refatarren lautadaren iparraldeko ertzeraino.

9. Mendi-gailurretik, Neftoah errekastoaren iturburu aldera egiten zuen mugak eta Efron mendiko herrixketara luzatzen, gero Baalarantz —hau da, Kiriat-Jearimerantz— okertzeko.

10. Baalatik, mugak mendebalderantz egiten zuen, Seir mendirantz, eta, Jearim mendiaren —hau da, Kesalon mendiaren— iparraldeko hegitik igaroz, Bet-Xemexera jaisten zen. Gero, Timnatik igaro ondoren,

11. Ekron mendiaren iparraldeko hegian zehar, Xikaron aldera okertzen zen eta, Baala mendian barrena, Jabneel-eraino luzatu eta Mediterraneo itsasoan bukatzen zen.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15