Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:18-36 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. Neska heldu zenean, bere aitari lursail bat eskatzera bultzatu zuen Otnielek. Neska asto gainetik jaitsi zenean, galdetu zion aitak:—Zer nahi dun?

19. Aksak erantzun:—Egidazu beste erregaluren bat. Eman didazun lurra elkorra da; emazkidazu urtegiak ere.Orduan, goiko eta beheko urtegiak eman zizkion Kalebek.

20. Hori izan zen Judaren leinuko senitarteek hartu zuten ondarea.

21. Honako hauek ziren Judaren leinukoek hegoaldeko ertzean, Edomgo muga inguruan, zituzten hiriak: Kabtzeel, Eder, Jagur,

22. Kina, Dimona, Adada,

23. Kedex, Hatzor, Jitnan,

24. Zif, Telem, Bealot,

25. Hatzor-Hadata, Keriot-Hetzron —hau da, Hatzor—,

26. Amam, Xema, Molada,

27. Hatzar-Gada, Hexmon, Bet-Pelet,

28. Hatzar-Xual, Beer-Xeba eta inguruak,

29. Baala, Iim, Etzem,

30. Eltolad, Kesil, Horma,

31. Tziklag, Madmana, Sansana,

32. Lebaot, Xilhim, Ain, Rimon: hogeita bederatzi hiri eta beraien inguruko herrixkak.

33. Lautadan honako hiri hauek zituzten: Extaol, Tzora, Axna,

34. Zanoah, En-Ganim, Tapuah, Enam,

35. Jarmut, Adulam, Soko, Azeka,

36. Xaaraim, Aditaim, Gedera, Gederotaim: hamalau hiri eta beraien herrixkak.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15