Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:16-30 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Kalebek esan zuen: «Eraso eta Kiriat-Sefer har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emazte».

17. Kenazen seme eta Kaleben anaia zen Otnielek hartu zuen hiria, eta Kalebek bere alaba Aksa eman zion emazte.

18. Neska heldu zenean, bere aitari lursail bat eskatzera bultzatu zuen Otnielek. Neska asto gainetik jaitsi zenean, galdetu zion aitak:—Zer nahi dun?

19. Aksak erantzun:—Egidazu beste erregaluren bat. Eman didazun lurra elkorra da; emazkidazu urtegiak ere.Orduan, goiko eta beheko urtegiak eman zizkion Kalebek.

20. Hori izan zen Judaren leinuko senitarteek hartu zuten ondarea.

21. Honako hauek ziren Judaren leinukoek hegoaldeko ertzean, Edomgo muga inguruan, zituzten hiriak: Kabtzeel, Eder, Jagur,

22. Kina, Dimona, Adada,

23. Kedex, Hatzor, Jitnan,

24. Zif, Telem, Bealot,

25. Hatzor-Hadata, Keriot-Hetzron —hau da, Hatzor—,

26. Amam, Xema, Molada,

27. Hatzar-Gada, Hexmon, Bet-Pelet,

28. Hatzar-Xual, Beer-Xeba eta inguruak,

29. Baala, Iim, Etzem,

30. Eltolad, Kesil, Horma,

Irakurri kapitulu osoa Josue 15