Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:14-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. Anaken hiru ondorengoak —Xexai, Ahiman eta Talmai— bota egin zituen Kalebek hiritik.

15. Handik, Debir hiriko bizilagunen kontra joan zen —ordu arte, Debir hiriari Kiriat-Sefer deitzen zioten—.

16. Kalebek esan zuen: «Eraso eta Kiriat-Sefer har dezanari neure alaba Aksa emanen diot emazte».

17. Kenazen seme eta Kaleben anaia zen Otnielek hartu zuen hiria, eta Kalebek bere alaba Aksa eman zion emazte.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15