Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 15:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Judaren leinuko senitarteei egokitu zitzaien lurralde-zatia, Edomgo muga aldera, Tzin basamortuaren hego-ertzeraino hedatzen zen hegoaldetik.

2. Muga Itsaso Hilaren hego-ertzean hasten zen,

3. eta, Akrabim maldaren hegoaldetik jarraituz eta Tzin basamortua igaroz, Kadex-Barnearen hegoaldetik igotzen zen. Gero, Hetzrondik igaroz, Adar aldera igo eta Karkaa inguratzen zuen.

4. Handik, Atzmondik igaroz, Egiptoko errekara heltzen zen eta Mediterraneo itsasoan amaitzen. Hau zen Judaren leinuaren hegoaldeko muga.

Irakurri kapitulu osoa Josue 15