Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 13:2-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Hona hemen zer gelditzen den: filistearren eta gexurtarren lurralde guztiak

3. (Egiptoko mugan dagoen Xihor errekatik iparralderainoko lurraldea, Ekron mugarainokoa, kanaandarren lurraldetzat jotzen da; hor zuten beren agintea bost hiri filistearretako —Gaza, Axdod, Axkelon, Gat eta Ekron hirietako— buruzagiek; hegoaldean, berriz, abiarrak zeuden);

4. baita kanaandarren lurralde osoa ere, sidondarren Aratik Afekeraino eta amortarren mugetaraino;

5. gainera, giblitarren lurraldea eta Libanoren ekialde osoa, Hermon mendiaren oinetan dagoen Baal-Gadetik Hamateko sarreraraino;

6. azkenik, Libanotik Misrefot-Maimerainoko mendialdea, sidondarrak bizi diren lurraldea. Israeldarrak heldu ahala, neuk botako ditut herri horiek beren lurraldeetatik. Zure eginkizuna, lurralde horiek israeldarrei ondaretzat izendatzea da, nik agindu bezala.

7. Banatu, beraz, lurralde hori ondaretzat bederatzi leinuen eta Manasesen leinu erdiaren artean».

8. Ruben eta Gaden leinuetakoek eta Manasesen beste leinu erdikoek hartua zuten jadanik beren ondarea Jordanez beste aldera, ekialdera, Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, emanik:

9. Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta lautadaren erdian dagoen hiritik, Madaba lautada osoa Diboneraino

10. eta bere egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen hiri guztiak amondarren mugetaraino;

Irakurri kapitulu osoa Josue 13