Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 13:10-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. eta bere egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen hiri guztiak amondarren mugetaraino;

11. gainera, Galaad eta gexurtarren eta maakatarren lurraldeak, Hermon mendia eta Baxan lurraldea Salka hiriraino;

12. baita bere egoitza Axtarot eta Edrei hirietan zuen Baxango Og erregearen erreinu osoa ere. Og erregea zen antzinako refatar erraldoietatik gelditutako bakarra. Moisesek garaitu egin zituen bi erregeak eta beren lurraldeetatik bota.

13. Baina israeldarrek ezin izan zituzten gexurtarrak eta maakatarrak bota, eta israeldarren artean bizi dira oraino.

14. Lebiren leinua bakarrik utzi zuen Moisesek ondarerik eman gabe, Jaunaren, Israelen Jainkoaren, ohorez erretako oparigaiak izango baitzituzten ondare, Jaunak Moisesi hitzeman bezala.

15. Moisesek Rubenen leinuko senitarteei ondare-zati bat eman zien.

16. Haien lurraldeak, Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta haranaren erdian dagoen hiritik hasita, Madaba lautada osoa hartzen zuen;

17. baita Hexbon eta lautadako hiri guztiak ere: Dibon, Bamot-Baal, Bet-Baal-Meon,

18. Jahtza, Kedemot, Mefaat,

19. Kiriataim, Sibma eta Tzeret-Xahar, haranaren gainaldean dagoen mendixkan;

20. Bet-Peor, Pisga mendi-maldak eta Bet-Jeximot;

21. gainera, lautadako hiri guztiak eta egoitza Hexbonen zuen Sihon amortar erregearen erreinu osoa. Moisesek garaitu zuen Sihon erregea, baita lurralde hartan bizi ziren beraren menpeko buruzagi madiandarrak ere: Ebi, Rekem, Tzur, Hur eta Reba.

22. Israeldarrek ezpataz hil zituztenen artean Beor-en seme Balaam igarlea zegoen.

Irakurri kapitulu osoa Josue 13