Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 12:2-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Bata, Hexbonen bizi zen Sihon errege amortarra izan zen; honen menpeko erreinua Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik amondarren lur-muga den Jabok errekaraino hedatzen zen, Arnonen ibarra eta Galaad lurralde erdia hartzen zituelarik;

3. baita, Araba haranaren ekialdea ere Genesaret aintziratik Araba itsaso edo Itsaso Hileraino, Bet-Jeximoterako bidean, Pisga mendiaren magaleraino.

4. Bestea Axtarot eta Edrei hirietan bizi zen Baxango errege Og izan zen, refatar erraldoien azken ondorengoetakoa:

5. beraren menpeko erreinuak Hermon mendia, Salka eta Baxan osoa hartzen zituen, gexurtarren eta maakatarren mugetaraino, baita Galaad lurraldearen beste erdia ere, Hexbongo errege Sihonen mugetaraino.

6. Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, eta israeldarrek menderatu egin zituzten bi errege haiek. Moisesek, Jaunaren zerbitzariak, Ruben eta Gaden leinuei eta Manasesen leinu erdiari eman zizkien jabetzan haien lurraldeak.

Irakurri kapitulu osoa Josue 12