Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 12:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jordanez beste aldera, ekialdean, bi errege garaitu zituzten israeldarrek eta beraien lurraldeez jabetu ziren; lurralde horiek Arnon errekatik Hermon mendiraino hedatzen ziren, ekialdeko Araba harana barne.

2. Bata, Hexbonen bizi zen Sihon errege amortarra izan zen; honen menpeko erreinua Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik amondarren lur-muga den Jabok errekaraino hedatzen zen, Arnonen ibarra eta Galaad lurralde erdia hartzen zituelarik;

3. baita, Araba haranaren ekialdea ere Genesaret aintziratik Araba itsaso edo Itsaso Hileraino, Bet-Jeximoterako bidean, Pisga mendiaren magaleraino.

4. Bestea Axtarot eta Edrei hirietan bizi zen Baxango errege Og izan zen, refatar erraldoien azken ondorengoetakoa:

5. beraren menpeko erreinuak Hermon mendia, Salka eta Baxan osoa hartzen zituen, gexurtarren eta maakatarren mugetaraino, baita Galaad lurraldearen beste erdia ere, Hexbongo errege Sihonen mugetaraino.

Irakurri kapitulu osoa Josue 12