Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 12:1-2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jordanez beste aldera, ekialdean, bi errege garaitu zituzten israeldarrek eta beraien lurraldeez jabetu ziren; lurralde horiek Arnon errekatik Hermon mendiraino hedatzen ziren, ekialdeko Araba harana barne.

2. Bata, Hexbonen bizi zen Sihon errege amortarra izan zen; honen menpeko erreinua Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik amondarren lur-muga den Jabok errekaraino hedatzen zen, Arnonen ibarra eta Galaad lurralde erdia hartzen zituelarik;

Irakurri kapitulu osoa Josue 12