Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 11:21-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

21. Garai hartan desegin zituen Josuek Hebron, Debir eta Anabeko, Judako nahiz Israelgo mendialdeetako, Anaken ondorengoak ere: erabat suntsitu zituen beraien hiriekin batera.

22. Ez zen Anaken ondorengorik bat ere gelditu israeldarren lurraldean, Gaza, Gad eta Axdod hirietan gelditu ziren arren.

23. Josuek lurralde osoa hartu zuen, Jaunak Moisesi hitzeman bezala, eta Israeli ondaretzat eman zion eta leinuen artean banatu. Eta, gerrak bukaturik, herrialdea bakean gelditu zen.

Irakurri kapitulu osoa Josue 11