Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 11:17-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. hau da, Seir aldera doan Halak menditik Hermon mendi azpiko Libanoko haranean dagoen Baal-Gad hiria arteko lurralde osoa. Errege guztiak harrapatu eta hil egin zituen,

18. beraien kontra luzaro borrokan ibili ondoren.

19. Israeldarrekin bake-hitzarmena egin zuen hiri bakarra hibiarrak bizi zireneko Gabaon izan zen. Beste guztiak armen indarrez hartu zituzten.

20. Jaunaren erabakiz, burugogorkeriaz lehiatu ziren israeldarrei kontra egiten, israeldarrek errukirik gabe erabat suntsitu eta desegin zitzaten, Jaunak Moisesi agindu bezala.

21. Garai hartan desegin zituen Josuek Hebron, Debir eta Anabeko, Judako nahiz Israelgo mendialdeetako, Anaken ondorengoak ere: erabat suntsitu zituen beraien hiriekin batera.

22. Ez zen Anaken ondorengorik bat ere gelditu israeldarren lurraldean, Gaza, Gad eta Axdod hirietan gelditu ziren arren.

23. Josuek lurralde osoa hartu zuen, Jaunak Moisesi hitzeman bezala, eta Israeli ondaretzat eman zion eta leinuen artean banatu. Eta, gerrak bukaturik, herrialdea bakean gelditu zen.

Irakurri kapitulu osoa Josue 11