Itun Zaharra

Itun Berria

Josue 10:12-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Jaunak amortarrak israeldarren eskura eman zituen egun hartan, Josuek Jaunari otoitz egin zion, israeldarren aurrean oihukatuz:«Eguzki, geldi Gabaon gainean,eta zu, ilargi,Aialon haran gainean!»

13. Eta eguzkia gelditu egin zen, eta ilargia toki berean tinko egon, herria bere etsaiez mendekatu zen arte. Gertakari hau «Zintzoaren Liburuan» dago idatzia. Eguzkia geldi egon zen ortziaren erdian eta egun osoan ez zuen sartzeko presarik izan.

14. Ez zen aurretik izan, ezta geroztik ere izango, egun hura bezalakorik: egun hartan Jaunak gizon baten esana egin zuen, Israelen alde borrokan ari baitzen Jauna.

15. Ondoren, Josue israeldar guztiekin Gilgaleko kanpalekura itzuli zen.

16. Bost errege amortarrak, ihes egin eta Makedan, leize-zulo batean, gorde ziren.

17. Josueri jakinarazi zioten:—Makedan aurkitu ditugu bost erregeak, leize-zulo batean gordeta.

18. Josuek agindu zuen: «Eraman biraka harri handi batzuk leize-ahoraino eta ezarri bertan zaintzaileak.

19. Eta zuek ez egon hor geldirik. Zoazte etsaien ondoren eta moztu ihesbideak; ez utzi beren hirietan sartzen, Jaunak, zeuen Jainkoak, eskura eman dizkizue eta».

20. Horrela, Josuek eta israeldarrek sarraski handia egin zuten etsaien artean, ia denak hiltzeraino. Hala ere, batzuek ihes egin zieten eta beren hiri gotorretan babestu ziren.

21. Israeldar gudariak onik itzuli ziren Josuerengana, Makedako kanpalekura. Inor ez zen israeldarren kontra hitzik ere egitera ausartu.

22. Gero, Josuek agindu zuen: «Ireki leize-zuloko ahoa eta ekarri niregana bost errege horiek».

23. Halaxe egin zuten. Bost erregeak —Jerusalem, Hebron, Jarmut, Lakix eta Eglongoa— leize-zulotik atera

24. eta Josuerengana eraman zituzten. Josuek israeldar guztiei dei egin eta guduan berarekin ibilitako gudalburuei agindu hau eman zien: «Hurbil zaitezte eta zapaldu errege hauei lepoa». Halaxe egin zuten.

Irakurri kapitulu osoa Josue 10