Itun Zaharra

Itun Berria

Jonas 4:2-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

2. Eta honela egin zion otoitz Jaunari: «Ai ene, Jauna! Neure herrian nengoenean, iruditu zitzaidan, bai, horrela gertatuko zela! Horregatik, hain zuzen, nahi izan nuen Tarsisera ihes egin. Banekien nik Jainko bihozbera eta errukiorra zarena, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.

3. Beraz, Jauna, kendu niri bizia! Hobe dut hil, bizi baino!»

4. «Ba al duzu zertan horrela sumindurik?», galdetu zion Jaunak.

5. Hiritik irten eta Niniveren ekialdean gelditu zen Jonas. Han etxola bat eraiki eta itzalean eseri zen, hiriari zer gertatuko begira.

6. Orduan, Jainko Jaunak landare bat hazarazi zuen, Jonas baino handiagoa, buruan itzala eman ziezaion eta bere sukarretik libra zezan. Jonas biziro poztu zen landarearekin.

7. Baina biharamun egunsentian har bat bidali zuen Jainkoak; harrak jo eta landarea ihartu egin zen.

Irakurri kapitulu osoa Jonas 4