Itun Zaharra

Itun Berria

Jonas 3:1-6 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela hitz egin zion berriro Jaunak Jonasi:

2. «Ea, zoaz Ninivera, hiri handi horretara, eta aldarrikatu bertan eman dizudan mezua».

3. Ninivera joan zen Jonas, Jaunak agindu bezala. Ninive hiria izugarri handia zen; hiru egun behar ziren alde batetik bestera zeharkatzeko.

4. Sartu zen Jonas hirian barrena eta egun osoan ibili zen mezu hau aldarrikatuz: «Berrogei egun barru erraustua izango da Ninive».

5. Ninivetarrek sinetsi egin zioten Jainkoari. Hala, baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte.

6. Niniveko erregea, gertatzen zenaren berri jakin zuenean, tronutik jaiki, errege-jantziak kendu eta, dolu-jantziz estalirik, errautsetan eseri zen.

Irakurri kapitulu osoa Jonas 3