Itun Zaharra

Itun Berria

Jonas 3:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela hitz egin zion berriro Jaunak Jonasi:

2. «Ea, zoaz Ninivera, hiri handi horretara, eta aldarrikatu bertan eman dizudan mezua».

3. Ninivera joan zen Jonas, Jaunak agindu bezala. Ninive hiria izugarri handia zen; hiru egun behar ziren alde batetik bestera zeharkatzeko.

4. Sartu zen Jonas hirian barrena eta egun osoan ibili zen mezu hau aldarrikatuz: «Berrogei egun barru erraustua izango da Ninive».

Irakurri kapitulu osoa Jonas 3