Kapituluak

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. 4

Itun Zaharra

Itun Berria

Jonas 2 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

Jonasek arrain-sabeletik otoitz

1. Jaunak arrain handi bat bidali zuen Jonas irensteko. Eta hiru egun eta hiru gau igaro zituen Jonasek arrainaren sabelean.

2. Arrainaren sabeletik otoitz egin zion Jaunari, bere Jainkoari:

3. «Larri nengoela,Jaunari oihu egin nion,eta erantzun zidan;Hildakoen Egoitzatik laguntza eskatu,eta entzun zidan.

4. Itsas sakonera bota ninduzun,hondo-hondoraino:zurrunbiloak inguratu ninduen,zure uholde eta uhinekazpian hartu.

5. Hau nioen:Begien aurretik urrun bota nauzu.Ai zure tenplu santuaberriz ikusterik banu!

6. Ura leporaino heldu zitzaidan,itsas leizeak inguratu ninduen,itsas belarrak buruanbildu zitzaizkidan.

7. Mendi-erroetaraino jaitsi nintzen,lur azpiraino.Itxiak nituen bertako ateakgainean betiko.Baina zuk, Jauna, ene Jainkoa,bizirik atera ninduzun leizetik.

8. Hilzorian nengoela,zu ekarri zintudan, Jauna, gogora,eta nire otoitzazureganaino iritsi zen,zure tenplu santuraino.

9. Sasijainkoen gurtzaileekjainkozaletasuna.bertan behera uzten dute.

10. Baina nik, esker ona kantatuz,sakrifizioa eskainiko dizut,promesak beteko.Jauna da salbatzailea!»

11. Orduan, Jonas lehorrera botatzeko agindu zion Jaunak arrainari.