Itun Zaharra

Itun Berria

Jonas 1:10-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. Eta gertatuaren berri eman zien. Jaunarengandik ihesi zebilela jakitean, beldur-ikarak hartu zituen.—Zergatik egin duzu hori? —galdetu zioten—.

11. Zer egin behar dizugu, itsasoa baretzeko?Izan ere, itsasoa gero eta haserreago baitzegoen.

12. Jonasek erantzun zien:—Hartu eta bota nazazue uretara eta baretuko da itsasoa. Jakin badakit-eta ekaitza nire erruz gertatu zaizuela.

13. Hala ere, lehorrera nahian ziharduten arraunean marinelek; baina alferrik, itsasoa haserreagotuz baitzihoan.

14. Orduan, Jaunari erreguka hasi zitzaizkion: «Ai ene, Jauna! Ez gaitezela gizon honengatik gal, ez dezagula ere errugabe bat hil. Jauna, zeuk hala nahita egin duzu hau guztia».

15. Hartu eta itsasora bota zuten Jonas, eta une berean baretu zen itsasoa.

16. Gizon haiek beldur handia hartu zioten Jaunari, eta sakrifizio bat eskaini eta promesak egin zizkioten.

Irakurri kapitulu osoa Jonas 1