Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 4:3-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. nire jendea zotz egin zuten.Emagalduen saritzatmutikoa ematen zuten,eta zurruterako ardo-trukeneskatxa saltzen.

4. «Eta zuek, Tiro eta Sidon hiriok eta Filisteako eskualde guztiok, zer nahi duzue niregandik? Nik ordaina ematea nahi al duzue? Niregandik ordaina nahi baldin baduzue, gertu nago: berehala jausaraziko dut ordaina zuen bizkarrera.

5. Nire urrea eta zilarra ostu zenituzten eta nire bitxien altxorra zeuen tenpluetara eraman.

6. Judako eta Jerusalemgo seme-alabak greziarrei saldu zenizkieten, beren lurraldetik urruti botatzearren.

7. Baina aterarazi egingo ditut saldu zenituzten tokitik, eta zuen eginak zeuen bizkarrera jausaraziko ditut:

8. zuen seme-alabak juduei salduko dizkiet, eta juduek Sabakoei , urrutiko nazio horri, salduko dizkiete».Jaunak esan du.

9. Iragar ezazue hau nazioetan:dei egizue gerra santurako!Prestatu gudariak!Betoz gerlari guztiak!

Irakurri kapitulu osoa Joel 4