Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 2:8-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Lagunari trabarik egin gabe,bakoitza bere arrastoan doa.Gezia gainera jausita ere,ez dute atzera egiten.

9. Hiriari erasotzen diote,harresiak hartzen;etxe-hormetan gora igotzen dira,leihoetatik sartzen lapurrak bezala.

10. Haien aurrean dar-dar dagi lurrak,ikara da zerua;eguzki-ilargiak ilundu egiten dira,izarrek beren dirdira galtzen.

11. Eta Jaunak deiadar dagibere gudarostearen aurrean;kontaezinak diraharen gudari-sailak,indartsuakharen aginduak betetzeko.Handia da eta guztiz ikaragarriaJaunaren eguna:nork eman aurpegi?

12. «Baina garaiz zabiltzate oraindik—hala dio Jaunak—.Itzul zaitezte nireganabihotz-bihotzez,barau, negar eta intzirika».

13. Ez urratu soinekoak,bihotzak baizik!Itzul zaitezte Jaunarengana,zeuen Jainkoarengana,bihozbera eta errukiorra baita,haserregaitza eta onginahiz betea,bere mehatxuez damutzen dena.

14. Agian, atzera egineta damutuko da,eta ondasunez bedeinkatukozaituzte ostera.Orduan, labore-opariaketa isur-opariakegin ahal izango dizkiozueJaunari, zeuen Jainkoari.

15. Jo turuta Sionen,antolatu baraualdia,egin batzarrerako deia!

16. Bildu herria batzar santura;bildu zaharrak,ekarri haurrak,baita bularrekoak ere.Utz beza senar berriak ezkontza-gelaeta emazte berriak ezkontza-ohea.

17. Egin bezate negarapaizek, Jaunaren zerbitzariek,atari eta aldare artean.Esan bezate:«Erruki zakizkio, Jauna,zeure herriari.Ez utzi zeure ondarea lotsagarri,ez bezate beste nazioekmenpean har.Zergatik esan behar duteatzerritarrek:“Non dute, bada, beren Jainkoa?”»

Irakurri kapitulu osoa Joel 2