Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 2:16-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Bildu herria batzar santura;bildu zaharrak,ekarri haurrak,baita bularrekoak ere.Utz beza senar berriak ezkontza-gelaeta emazte berriak ezkontza-ohea.

17. Egin bezate negarapaizek, Jaunaren zerbitzariek,atari eta aldare artean.Esan bezate:«Erruki zakizkio, Jauna,zeure herriari.Ez utzi zeure ondarea lotsagarri,ez bezate beste nazioekmenpean har.Zergatik esan behar duteatzerritarrek:“Non dute, bada, beren Jainkoa?”»

18. Bere lurrarekiko maitasun-espazbeterik dago Jaunaeta barkatu egiten dio bere herriari.

19. Eta honela erantzuten dio:«Hara, laborea, ardoa eta olioabidaliko dizkizuet, aseko zaituztet.Ez zaituztet aurrerantzeanbeste nazioen arteanlotsagarri utziko.

20. Uxatuko dut zuengandikiparraldeko etsaia,eta lur idor eta gorrira jaurtiko:aurreguardia ekialdeko itsasorantz,atzeguardiamendebaldeko itsasorantz.Haren ustel-usaina zabalduko da,kiratsak airea beteko du.Gauza handiak egiten zituenbere ustez!»

Irakurri kapitulu osoa Joel 2