Itun Zaharra

Itun Berria

Joel 1:1-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Hona Jaunak Petuelen seme Joeli zuzendu zion mezua.

2. Entzun, buruzagiok,adi egon, Judako bizilagun guztiok!Gertatu ote da inoiz antzekorikzuen garaian,nahiz zuen aurrekoen garaian?

3. Kontatu seme-alabei,zuen seme-alabekkonta biezaiete bereneieta hauek hurrengo belaunaldiari.

4. Matxinsaltoek dena jan dute:batzuek utzia hurrengoek irentsi.

5. Esna zaitezte, mozkor horiek,eta egizue negar!Egin garrasi, ardozaleok!Ez duzue jadanik ardorik dastatuko.

6. Hor datoz matxinsaltoak piloka,herri indartsu eta kontaezinbaten antzeko,nire lurraldearen aurka.Lehoiak bezalako hortzak dituzte,dena triskatzen dute.

7. Nire mahastiahondamendi bihurtzen dute,nire pikondoa ezpal;dena karraskatzen eta zuritzen,abarrak larrutuz.

8. Egizu negar, neskatxa batekhil zaion senar berriazdoluz jantzitanegar dagien bezala.

9. Amaitu dira labore-opariaketa isur-opariak Jaunaren etxean.Dolu dagite apaizek,Jaunaren zerbitzariek.

10. Gorri daude landak,dolu dagi lurrak;galdu da laborea, agortu ardoa,ahitu olioa.

11. Bihotz-erorita daude nekazariak,garrasika mahastizainak;galduak baitira garia eta garagarra,hondatua soroetako uzta.

12. Iharturik dago mahastia,zimel pikondoa,baita granadondoa, palmondoaeta sagarrondoa ere;halaber ihartu dirabasazuhaitz guztiak.Eta ihartu da gizakien poza ere!

Irakurri kapitulu osoa Joel 1