Itun Zaharra

Itun Berria

Job 9:1-9 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Jobek erantzun zuen:

2. «Bai, badakit horrela dela,gizakiak ez duela arrazoi Jainkoaren kontra.

3. Harekin eztabaidan hasi nahi badu,mila argudiori ezin izango dio bakar batez ere erantzun.

4. Jakinduriaz edo indarraz hornitua izanda ere,nork egingo dio aurre eta kaltegabe gelditu?

5. «Mendiak, ohartu gabe, lekuz aldatzen ditu berak,irauli egiten ditu bere haserrean;

6. lurra bere oinarrietatik astintzen du,eusten dioten zutabeak dardararaziz.

7. Haren aginduz eguzkia ez da ateratzen,izarrak ezkutuan uzten ditu.

8. Berak bakarrik zabaltzen ditu zeruaketa oinpean hartzen itsasoko uhinak.

9. Berak sortzen ditu konstelazioeta zeruko izar-multzo guztiak.

Irakurri kapitulu osoa Job 9