Itun Zaharra

Itun Berria

Job 7:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. Nahiago nuke itota hil,nahiago heriotza, gorputz honetan bizi baino.

16. Bost axola niri! Ez naiz betiko.Utz nazazu, nire egunak badoaz eta.

17. Zer da gizakia,horrelako garrantzia berari emateko,zure arreta berarengan jartzeko,

18. goizero ikuskatzeko,uneoro aztertzen jarduteko?

19. Noiz arte egongo zara nire zelatan?Lagako ote didazu listua lasai irensten?

20. Bekatu egin al dut?Zer egin dizut zuri, gizakiaren zelatari horri?Zergatik hartu nauzu jo-puntutzat?Zertan bihurtu naiz zama zuretzat?

Irakurri kapitulu osoa Job 7