Itun Zaharra

Itun Berria

Job 7:1-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Borroka da gizakiaren bizitza lurrean,lanera behartuarenak bezalakoak haren egunak.

2. Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago;jornalariak bezala, soldata itxaroten du;

3. baina nire partea etekinik gabeko egunak dira,eta gau nekagarriak dagozkit.

4. Oheratu orduko, esaten diot neure buruari:“Noiz jaikiko ote naiz?”Amaigabea egiten zait gaua,jirabiraka egunsentia arte.

5. Gorputza harrez eta kozkorrez betea dut,zartatua eta zornea dariola azala.

6. Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak,amaitzear daude, haria bukatzen denean bezala.

7. «Gogoan izan, ene Jainko, bizitza arnasaldi bat dela,ene begiek ez dutela berriro zoriona ikusiko.

8. Ez nau gehiago ikusiko so egiten zidanak;zuk begiratzean, ez naiz jadanik munduan izango.

Irakurri kapitulu osoa Job 7