Itun Zaharra

Itun Berria

Job 7:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. «Borroka da gizakiaren bizitza lurrean,lanera behartuarenak bezalakoak haren egunak.

2. Esklaboa bezala, atsedenaren irrikan dago;jornalariak bezala, soldata itxaroten du;

3. baina nire partea etekinik gabeko egunak dira,eta gau nekagarriak dagozkit.

4. Oheratu orduko, esaten diot neure buruari:“Noiz jaikiko ote naiz?”Amaigabea egiten zait gaua,jirabiraka egunsentia arte.

5. Gorputza harrez eta kozkorrez betea dut,zartatua eta zornea dariola azala.

Irakurri kapitulu osoa Job 7