Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. itsasoko hondarrak baino gehiago egingo lukete;horregatik dira hain neurrigabeak ene hitzak.

4. Ahaltsuaren geziak sartu dira nireganeta beraien pozoia barneratu zait.Jainkoak izu-ikaraz egin dit eraso.

5. Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurreanedo idiak marruma zer janik baldin badu?

6. Gatzik gabe jaten al da janari zozoaedo gusturik hartzen al zaio zapore gabekoari?

7. Nire zintzurrak ukitu nahi ez zuena,hori dut orain elikagai nardagarri.

8. «Beteko ahal da eskatzen dudana,emango ahal dit Jainkoak espero dudana!

9. Ai, Jainkoak suntsituko banindueta bere eskuaz desegin!

10. Horrek arindu egingo ninduke.Eta pozez salto egingo nuke tortura latz honetan,ez niekeelako horrela Santuaren hitzei uko egingo.

Irakurri kapitulu osoa Job 6