Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:22-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. Eskatu al dizuet inoiz ezereta zuen dirua nire alde emateko esan,

23. etsaien eskupetik libratzekoedo tiranoen menpetik askatzeko?

24. Argi nazazue, eta isildu egingo naiz.Esadazue zertan nagoen oker!

25. Mingarri gertatuko ote zait zuzen esandakoa?Baina zer da zuek kritikatzen duzuena?

26. Nire hitzak kritikatzen dituzue,haizeak daramatzan etsipenak hartuaren hitzak direlarik.

27. Umezurtza ere zotz egingo zenukete zuek,laguna ere saldu.

28. Ea! Begira aurrez aurre:gezurra esango al dizuet, bada, aurpegira?

29. Beraz, segi dezagun; baina maltzurkeriarik ez!Jarrai dezagun, nire zuzentasuna dago auzitan eta.

Irakurri kapitulu osoa Job 6