Itun Zaharra

Itun Berria

Job 6:13-24 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Ez dut neure barnean sostengurik aurkitzen,ez dut inolako laguntzarik.

14. «Lur jota dagoenak lagunaren gupida behar du,Ahaltsuaganako begirunea ez galtzeko.

15. Ni anaiek ere traizionatu egin naute,urik gabe gelditzen diren errekek bezala.

16. Ur handiak dakartzate izotz-urtzaldian,goian elurrak urtzean;

17. baina lehen beroaldian agortu egiten dira,udaminean ubidetik desagertzen.

18. Karabanak bidetik okertu egiten dira:erreka lehorrei eremurantz jarraitu eta bertan galtzen.

19. Temako karabanek irrikaz bilatzen dute ura,Sabako bidaiariak haren esperoan dabiltza,

20. baina huts egiten die konfiantzak:hara iritsi, eta ezer ez!

21. Gauza bera zuek ere, huts egiten didazue:nire hondamendia ikusiz izuturik zaudete.

22. Eskatu al dizuet inoiz ezereta zuen dirua nire alde emateko esan,

23. etsaien eskupetik libratzekoedo tiranoen menpetik askatzeko?

24. Argi nazazue, eta isildu egingo naiz.Esadazue zertan nagoen oker!

Irakurri kapitulu osoa Job 6