Itun Zaharra

Itun Berria

Job 5:11-27 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. apalduak goratu egiten ditu,bihotz-eroriak salbamenera jasotzen;

12. maltzurraren egitasmoak desegiten ditu,ez die uzten arrakastarik izaten;

13. buruargia bere maltzurkerian harrapatzen du,porrot eragiten bihurrien asmoei;

14. horrela, egun-argi betean ilunpetan aurkitzen dira,eguerdian itsumustuka ibiltzen gauean bezala.

15. Behartsua, ordea, salbatu egiten du Jainkoakhaien mihiaren eztenetik eta indarkeriatik;

16. itxaropena ematen dio ahularieta ahoa ixten zuzengabeari.

17. «Zorionekoa Jainkoak zentzarazten duen gizakia!Ez mespretxatu Ahaltsuaren heziketa.

18. Hark zauritu arren, osatu ere berak osatzen du;berak jo arren, sendatu ere bere eskuz sendatzen.

19. Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik,inoiz ez duzu kalterik jasango.

20. Gosetean heriotzatik gordeko zaitu,gerratean ezpatatik.

21. Mihiaren zigorretik babestuko zaitu,ez zara hondamendiaren beldur izango.

22. Bost axola zuri hondamendi eta gabeziak,ez zara basapiztien beldur izango.

23. Harriek ez dizute soroan trabarik egingo,eta bakean biziko zara piztiekin.

24. Bakea izango duzu etxean;aziendak ikuskatzean, ez zaizu bat ere faltako.

25. Seme-alaba asko izango duzu,zeure kimuak landako belarra bezain ugari.

26. Sasoi bikaina izango duzu hilobia arte,gari-balak uztaroan bezala.

27. Sakon aztertu dugu eta horrela da hau dena;entzun eta hartu gogoan zeure onerako».

Irakurri kapitulu osoa Job 5