Itun Zaharra

Itun Berria

Job 42:9-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

9. Jaunak esana egitera joan ziren Temango Elifaz, Xuaheko Bildad eta Naamako Tzofar, eta Jaunak Joben erregua onartu egin zuen.

10. Jobek bere lagunen alde erregu egin ondoren, Jaunak egoera aldatu egin zion eta lehengo ondasunak bikoiztu.

11. Anai-arrebak eta lehengo ezagunak etorri zitzaizkion ikustera, berarekin otordua egin zuten etxean eta Jaunak bidalitako atsekabe guztiarengatik dolua agertu zioten eta kontsolatu. Bakoitzak dirua eta urrezko eraztun bana eman zizkioten.

12. Aurrekoetan baino ere oparoago bedeinkatu zuen Jaunak Job bere ondorengo urteetan: hamalau mila ardi, sei mila gamelu, mila idi-pare eta mila asteme izan zituen.

13. Zazpi seme eta hiru alaba ere izan zituen.

14. Hauetako lehenari Usoa jarri zion izena, bigarrenari Kanela Lorea eta hirugarrenari Lurrinontzi.

15. Ez zegoen herrialde osoan Joben alabak baino emakume ederragorik; eta nebak bezalaxe, oinordeko egin zituen Jobek.

16. Geroztik, ehun eta berrogei urtez bizi izan zen Job, eta bere seme-alabak eta seme-alaben seme-alabak laugarren belaunaldia arte ikusi ahal izan zituen.

17. Zaharturik eta urtetsu hil zen Job.

Irakurri kapitulu osoa Job 42