Itun Zaharra

Itun Berria

Job 42:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Zazpi seme eta hiru alaba ere izan zituen.

14. Hauetako lehenari Usoa jarri zion izena, bigarrenari Kanela Lorea eta hirugarrenari Lurrinontzi.

15. Ez zegoen herrialde osoan Joben alabak baino emakume ederragorik; eta nebak bezalaxe, oinordeko egin zituen Jobek.

16. Geroztik, ehun eta berrogei urtez bizi izan zen Job, eta bere seme-alabak eta seme-alaben seme-alabak laugarren belaunaldia arte ikusi ahal izan zituen.

17. Zaharturik eta urtetsu hil zen Job.

Irakurri kapitulu osoa Job 42