Itun Zaharra

Itun Berria

Job 40:4-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. «Ni ez naiz inor, zer erantzungo dizut?Eskuaz ahoa itxiko dut.

5. Behin eta birritan hitz egin dut,eta ez dut beste erantzunik erantsiko».

6. Orduan, Jaunak ekaitzaren erditik erantzun zion Jobi:

7. «Presta zaitez, adorerik baduzu,nire galderei erantzuteko.

8. Arrazoia kendu nahi al didazu eta ni gaitzetsizeure burua zuzenesteko?

9. Jainkoak adina indar al duzueta harena bezain ahots ozena?

10. Horrela bada, jantzi zeure burua ospe eta handitasunez,estali duintasun eta edertasunez.

11. Utzi zeure suminari lehertzeneta eraitsi harroputza begiratu batez.

12. Makurrarazi begiratu batez harroputza,jo eta zanpatu bertan gaiztoak.

13. Lurpera itzazu guztiak batera,estali guztiei begiak hilobi ilunean.

14. Orduan, nik neuk goraipatuko zaitut,zeure ahalmenaz lortua zenukeen garaipenagatik.

15. «Begira hipopotamoari.Neuk egina da zu bezalaxe.Belarra jaten du idiak bezala.

16. Begira zer sendotasun duen bizkarraldean,nolako indarra sabeleko muskuluetan!

17. Tente du isatsa, zedroa bezala,artekaturik ditu hanketako tendoiak;

18. hezurrek, brontzea bezain gogor,burdinazko hagak dirudite.

19. Nire maisulana da;neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz.

Irakurri kapitulu osoa Job 40