Itun Zaharra

Itun Berria

Job 40:15-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. «Begira hipopotamoari.Neuk egina da zu bezalaxe.Belarra jaten du idiak bezala.

16. Begira zer sendotasun duen bizkarraldean,nolako indarra sabeleko muskuluetan!

17. Tente du isatsa, zedroa bezala,artekaturik ditu hanketako tendoiak;

18. hezurrek, brontzea bezain gogor,burdinazko hagak dirudite.

19. Nire maisulana da;neuk bakarrik, bere egileak, mendera lezake ezpataz.

20. Mendiek ematen diote janaria,beraren inguruan egiten dute jolas basapiztiek.

21. Lotoaren azpian etzaten da,aintzirako kanabera artean ezkutatzen.

22. Lotoaren gerizpean babesten da,errekako sahatsek inguratzen dute.

23. Ibaiak ur handiak badakartza ere, ez da izutzen,nahiz eta Jordan ibaiak muturrean jo, lasai geratzen da.

24. Nork aurrean jarri eta helduko dio?Nork eutsi eta sudurra zulatuko?

25. «Harrapa al dezakezu krokodiloa amuazedo haren mihia sokaz lotu?

26. Pasatuko ote diozu kanabera sudurretikedo zulatuko ote matrailezurra kakoz?

Irakurri kapitulu osoa Job 40