Itun Zaharra

Itun Berria

Job 38:26-32 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. biztanlerik gabeko lurraldeetaneta basamortu bakartietan ere euria egin dezan,

27. eremu idorra aseeta belarra erne eta haz dadin?

28. Ba al du euriak aita-amarik?Nork sortzen ditu ihintz-tantak?

29. Noren sabeletik irteten da izotza,nor erditzen da zeruko antzigarraz,

30. urak gogortu eta harri bihurtzeko,ur gaina jelatua uzteko?

31. «Lot al ditzakezu zuk izar-multzoakedo konstelazioen loturak aska,

32. artizarra bere garaian ateraraziedo Hartz Eme Handia eta Txikia gidatu?

Irakurri kapitulu osoa Job 38