Itun Zaharra

Itun Berria

Job 35:8-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Zure antzekoengan du eragina zure bekatuak,zure zuzentasuna gizakiarentzat bakarrik onuragarri.

9. «Gizakiek zapalkuntzaren zamapean egiten dute garrasi,ahaltsuen ukabilpetik laguntza eske oihu;

10. baina ez diote Jainkoari, Egileari, dei egiten,bera izan arren unerik beltzenetangaraipen-kantak sorrarazten dizkiguna,

11. lurreko piztiak baino trebeagoeta zeruko hegaztiak baino zuhurrago bihurtzen gaituena.

12. Oihu egin, baina Jainkoak ez die erantzuten,gaiztoak eta harroak direlako;

13. Jainkoak ez baititu hitz faltsuak entzuten,Ahaltsuak ez die jaramonik egiten.

Irakurri kapitulu osoa Job 35