Itun Zaharra

Itun Berria

Job 35:10-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

10. baina ez diote Jainkoari, Egileari, dei egiten,bera izan arren unerik beltzenetangaraipen-kantak sorrarazten dizkiguna,

11. lurreko piztiak baino trebeagoeta zeruko hegaztiak baino zuhurrago bihurtzen gaituena.

12. Oihu egin, baina Jainkoak ez die erantzuten,gaiztoak eta harroak direlako;

13. Jainkoak ez baititu hitz faltsuak entzuten,Ahaltsuak ez die jaramonik egiten.

14. Are gutxiago esaten duzunean ez duzula ikusten,zeure auzia haren esku utzi eta zain zaudela.

15. Orain, hark bere haserrean zigortzen ez duenezeta bekatuari jaramon handirik egiten ez,

16. Jobek hutsalkeriak botatzen ditu aho betean,zentzugabeko hitzak metatuz».

Irakurri kapitulu osoa Job 35