Itun Zaharra

Itun Berria

Job 34:4-23 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. guri, berriz, zuzen dena bereizteaeta ongi zer dagoen aztertzea.

5. Jobek esan du: “Errugabea naiz,baina Jainkoak ukatu egin dit justizia;

6. arrazoi dudan arren, gezurtitzat nauka;larri zauritua nago, nik bekaturik egin gabe”.

7. Ba al da Job bezalakorik?Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea;

8. gaizkileekin elkartzen daeta gaiztoekin batera bide egiten.

9. Esan du: “Gizakiak ez du ezer irabaztenJainkoari atsegin izaten saiatuz”.

10. «Entzun, zentzudunok:Urruti Jainkoarengandik gaiztakeria,urruti Ahaltsuagandik bidegabekeria!

11. Egintzen arabera ordaintzen dio Jainkoak gizakiari,nori bere jokabidearen arabera ematen.

12. Benetan, Jainkoak ez du gaizki jokatzen,Ahaltsuak ez du zuzenbidea hausten.

13. Nork jarri du beraren zainpean lurra?Nork eman dio mundu osoaren ardura?

14. Bere buruarengan bakarrik pentsatuko balu,bere espiritua eta arnasa bereganatuko balitu,

15. bizidunak bat-batean hilko liratekeeta gizakia hautsetara itzuliko.

16. Adimena baduzunez, entzun, aditu arretaz nire hitzak.

17. Goberna ote lezake zuzenbideari gorroto dionak?Nola ausartzen zara Zuzen-zuzena gaitzestera?

18. «Erregeei ere beren maltzurkeriaeta handikiei gaiztakeria aurpegiratzen dizkie.

19. Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten,ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen,guztiak baitira berak eginak.

20. Bat-batean hiltzen dira gau itsuan,aberatsak hil eta desagertu egiten dira,ahaltsua baztertua da giza eraginik gabe.

21. Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak,haren urrats guztiak ikusten;

22. ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik,gaizkileen gordeleku izan daitekeenik.

23. Ez dauka gizakia luzaroan zelatatu beharrik,bere aurrean epaiketara aurkez dadin.

Irakurri kapitulu osoa Job 34