Itun Zaharra

Itun Berria

Job 34:19-34 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Hura ez da agintariaren alderdikerian jausten,ez dio aberatsari behartsuari baino gehiago laguntzen,guztiak baitira berak eginak.

20. Bat-batean hiltzen dira gau itsuan,aberatsak hil eta desagertu egiten dira,ahaltsua baztertua da giza eraginik gabe.

21. Bai, gizakiaren jokabidea zaintzen du Jainkoak,haren urrats guztiak ikusten;

22. ez dago ilunperik, ez itzal edo gerizperik,gaizkileen gordeleku izan daitekeenik.

23. Ez dauka gizakia luzaroan zelatatu beharrik,bere aurrean epaiketara aurkez dadin.

24. Itaunketa beharrik gabe birrintzen ditu handikiaketa beste batzuk jartzen haien ordez.

25. Ezagutzen du Jainkoak haiek egindakoa,gau batez iraultzen eta zanpatzen ditu,

26. kriminalak bezala jendaurrean zigortzen;

27. aldendu egin baitira harengandiketa ez diote haren jokabideari jarraitu;

28. horrela, behartsuen deiadarra harenganaino iritsarazi dute,eta hark entzun egin du dohakabeen oihua.

29. Baina Jainkoak esku hartzen ez badu, nork gaitzetsiko du?Aurpegia ezkutatzen badu, nork ikusi ahal izango du?Halere, herriak eta gizateria osoa zaintzen ditu,

30. fedegaberik errege izan ez dadin,ezta herriari erorbiderik jarriko dionik ere.

31. «Norbaitek Jainkoari honela esango balio:“Aitortzen dut neure bekatua, ez dut berriro oker jokatuko.

32. Nik ikusten ez dudana, erakustazu zuk;bidegabe jokatu badut, ez dut berriro egingo”,

33. zure ustez, zigortu egin beharko ote luke horrelako hori?Zuk, ordea, ez dituzu onartzen haren erabakiak.Baina hori zure aukera denez, eta ez nirea,emazu zeure iritzia.

34. «Entzuten didaten gizaki zentzuduneketa jakintsu guztiek esango dute:

Irakurri kapitulu osoa Job 34