Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:4-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Ez al du nire jokabidea ikusteneta urrats guztien kontua eramaten?

5. Ibili ote naiz ni gezurrarekin,maltzurkeriaren atzetik lasterka?

6. Pisa nazala Jainkoak pisu zuzenez,eta ikusiko du nire prestutasuna.

7. «Nire urratsak desbideratu egin badira,nire bihotzak begiek ikusitakoa gutiziatu badu,eskuak lapurretaz zikin baditut,

8. jan dezala bestek nik ereindakoa,honda dezala nik landatua!

9. Inoren emazteak liluratu badu ene bihotza,zelatan egon banaiz haren atean,

10. eho dezala nire emazteak besterentzat,ohera bitez arrotzak berarekin!

11. (Izan ere, hori itsuskeria litzateke,epaileek zigortzen duten hobena;

12. su irensle izango litzateke,daukadan guztia sustraietaraino hondatuko lukeena).

13. Nirekin auzitan zebilela,morroi nahiz neskameren bati eskubidea ukatu badiot,

14. zer egingo dut Jainkoa epaile altxatzean?Zer erantzungo bera kontu eske hastean?

15. Ni neu egin ninduenak egin ditu beraiek ere,Jainko berak sortu gaitu amaren sabelean.

16. Inoiz egin ote diot uko behartsuen eskubideari?Utzi ote dut alarguntsarik negarrez lehertzen?

Irakurri kapitulu osoa Job 31