Itun Zaharra

Itun Berria

Job 31:26-39 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

26. Ikusirik eguzkia diz-dizeta ilargiaren ibilera distiratsua,

27. ez ziren nire bihotzaz jabetu,ez nien nik eskuaz musurik bidali.

28. (Epaileek zigortzen duten hobena litzateke hau ere,uko egingo bainioke zeru goiko Jainkoari).

29. Ez naiz etsaiaren hondamendiaz poztu,ezta alai jarri ere zoritxarrak jo duenean;

30. ez diot neure ahoari bekatu egiten utzi,harentzako heriotza eskatuz.

31. Nirekin zeuden batzuekarrotza bortxatu nahi zutenean ere,

32. ez zuen honek gaua kanpoan eman beharrik izaten,etxeko ateak zabaltzen nizkion bidaiariari.

33. Ez ditut hobenak jendeak ohi bezala ezkutatu,ezta errua barruan gorde ere

34. jendearen iritziaren beldurrez;familiakoen mespretxuaren ikaraz,ez naiz etxe barruan eta isilik gelditu.

35. «Ai, entzungo lidakeen norbait banu!Hona nire azken hitza!Erantzun diezadala Ahaltsuak.Idatz dezala salatzaileak nire aurka duena:

36. sorbaldan eramango dut harroedo buruan koroa bezala.

37. Bai, neure urratsen kontu emango diot,printze bat bezala joango berarengana.

38. «Nire lurrak nire bidegabekeria salatuedo ildoek negar egin badute,

39. fruituak lapurtu eta janeta legezko jabeak zanpatu baditut,

Irakurri kapitulu osoa Job 31