Itun Zaharra

Itun Berria

Job 30:3-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak,marraska ibiltzen ziren eremuan,lur ilun idorretan.

4. Sasi artean basalandareak biltzen zituzten,isats-sustraiez elikatzen;

5. gizartetik kanporatuak ziren,deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;

6. harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,

7. lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.

8. Jende doilorra zen, izen gabeko jendea,herrialdetik makilaka jaurtia.

9. «Eta orain, koplak ateratzen dizkidate,berorien burlagarri bihurtu naiz.

10. Higuindu egiten naute, niregandik urrundueta aurpegira txu egiten.

Irakurri kapitulu osoa Job 30