1. «Orain, ordea, barre egiten didateni baino gazteagoek,nahiz eta berauen gurasoei ez nien gai iritzikoneure ardi-txakurrekin nahasteko ere.
2. Ezertarako ez nituen haien besoak,zeharo ahulduak baitzeuden.
3. Ihartuta zeuzkaten goseak eta miseriak,marraska ibiltzen ziren eremuan,lur ilun idorretan.
4. Sasi artean basalandareak biltzen zituzten,isats-sustraiez elikatzen;
5. gizartetik kanporatuak ziren,deiadarka jazarriak lapurrak bailiran;
6. harkaitz artean bizi ziren, koba eta haitzuloetan,
7. lahar artean uluka, arantzapean kuzkurtuta.
8. Jende doilorra zen, izen gabeko jendea,herrialdetik makilaka jaurtia.