Itun Zaharra

Itun Berria

Job 3:8-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

8. Madarika bezate, eguna madarikatzen dakitenek,Leviatan iratzartzen trebatuek!

9. Goibel bitez haren egunsentiko izarrak;argiaren zain egon, eta ez dezala batere izan!Ez bitza ikus egunsentiaren begiak irekitzen!

10. Madarikatua, ez baitzizkidan itxi amaren sabeleko ateakhainbeste atsekabe ikustetik libratzeko!

11. «Zergatik ez ote nintzen hil amaren sabelean?Zergatik ez ito jaiotzerakoan bertan?

12. Zergatik babestu ote ninduen amaren altzoaketa bularrek esnea eman?

13. Lasai egongo nintzatekeen orain,jadanik atsedenean lo,

14. berentzat panteoiak eraiki zituztenmunduko errege eta kontseilariekin batera,

15. urre askoren jabe izandako printzeekin,jauregiak zilarrez beteak zituztenekin batera.

16. Hilaurra bezala, ez nintzatekeen izan ere egingo,argirik ikusi ez duten umeen pareko.

17. «Hilobian amaitzen da gaiztoen zalapartaeta han aurkitzen atseden indargetuek;

18. presoak ere hantxe lasai,zaintzailearen ahotsik entzun gabe.

Irakurri kapitulu osoa Job 3