Itun Zaharra

Itun Berria

Job 27:7-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. «Izan dezala nire etsaiakgaiztoaren eta zuzengabearen zoria.

8. Ez duzue, bada, esaten:“Zer espero lezake sinesgabeakJainkoak bizia kenduko dionean?

9. Entzungo al du Jainkoak haren garrasiaatsekabea etorriko zaionean?

10. Ahaltsua izan balu bere atsegin,une oroz dei egingo ziokeen Jainkoari”.

11. «Jainkoaren eskuak egina azalduko dizuet,Ahaltsuaren asmo ezkutuak argituko.

12. Zuek guztiok ikusi ahal izan baduzue,zergatik hainbeste jardun hutsal?

13. Hona Jainkoak gaiztoentzat duen zoria,Ahaltsuagandik tiranoak hartuko duen ondarea:

14. seme-alaba asko izaten baditu ere,gerrak eta goseak hilko ditu,

15. bizirik geldituak izurriak lurperatuko ditueta alarguntsek ez diete negarrik egingo.

16. Dirua hautsa bezala pilatzen badueta jantziak buztina bezala metatzen,

17. meta ditzala: errugabeak jantziko ditu,eta dirua zintzoak bereganatuko.

Irakurri kapitulu osoa Job 27