Itun Zaharra

Itun Berria

Job 26:6-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. Hildakoen Egoitza agerian dago Jainkoaren aurrean,Hondamen Leizea estalkirik gabe.

7. Berak hedatzen du zeru-sabaia hutsaren gainean,lurra ezerezaren gain zintzilikatzen;

8. ura hodeietan pilatueta hodeiak ez dira pisuaz lehertzen;

9. ilargi betearen aurpegia iluntzen du,haren gain bere hodeia hedatuz;

10. zirkulua ezarri du itsas mugan,argia eta iluntasuna bereizteko.

11. Mendiak, haren mehatxuaz izutu egiten dira,zeruko zutabeak dardarka hasten.

12. Bere indarraz Ozeanoa menderatzen du,bere adimenaz Rahab munstroa suntsitzen;

13. hark putz egin eta zerua garbi uzten du,haren eskuak herensuge iheslaria aldez alde zulatzen.

Irakurri kapitulu osoa Job 26