Itun Zaharra

Itun Berria

Job 24:18-25 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

18. «Arin doa gaiztoaren bizitza, ontzia ur gainean bezala.Madarikatua da haren ondarea herrialdean,ez du inork haren mahastietan lan egiten.

19. Beroak urtutako elurra lur idorrak irensten duen bezala,berdin Herio Leizeak bekataria.

20. Amak ahaztu egingo du, harrak ahogozatuko,ez du inork gogoratuko;arbola bezala botatzen da bidegabekeria;

21. haurrik gabeko emakume agorra gaizki hartzen baitzueneta alarguntsari laguntzarik ematen ez.

22. Jainkoak bere indarrez jotzen ditu ahaltsuak;hark ekitean, ez dute bizirik iraungo.

23. Lasai eta seguru-ustean bizitzen uzten die Jainkoak,baina honen begiek arretaz jarraitzen haien jokabidea.

24. Alditxo baterako goratuak, kito berehala!Landare zimelduak bezala erortzen dira,galburuak bezala ebakitzen dituzte.

25. «Ez dela horrela? Nork gezurtatuko nau,nork ezereztuko nire hitzak?»

Irakurri kapitulu osoa Job 24