6. Bere indar guztia erabiliko ote luke nirekin eztabaidan?Gutxienez, arretaz entzun beharko lidake.
7. Orduan, berarekin zintzo eztabaidatueta behin betiko irabaziko nuke auzia.
8. Baina ekialdera joan, eta ez dago han;mendebaldera jo, eta ez dut sumatzen.
9. Iparraldean ari bada, ezin dut atzeman,hegoaldean ezkutatzen bada, ez dut ikusten.
10. «Halere, badaki hark zein den nire jokabidea;proba nazala, urrea bezain garbi aterako naiz.
11. Nire oinek haren arrastoari jarraitu diote,saihestu gabe eutsi diot haren bideari;
12. ez naiz urrundu, ez, haren aginduetatik,haren esanak barruan gorde ditut.
13. Baina hura berean tinko: nork eragingo atzera?Zer nahi, hura egiten du.
14. Bete egingo du nire aurkako epaia,beste erabaki guztiak bezalaxe.
15. Horregatik ikaratzen nau haren presentziak;zenbat eta gehiago pentsatu, are gehiago beldurtzen nau.
16. Jainkoak kikildu nau, Ahaltsuak ikaraz bete.
17. Ai, ezereztu izan banindu ilunpetan eta iluntasunez estali!